Aiako Iturraran parteketxeak izarren azpian gau magiko bat bizitzeko plana antolatu du abenduaren 12rako. Jesus Arregi astronomia adituaren gidaritzapean, Geminiden izar uxoak ikusiko dituzte bertaratzen direnek, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "aurtengo izar uxo ikusgarrienak eta kopuruz gehien ikusiko direnak" izango dira.
Iluntzean, 18:30ean hasiko da jarduera, Iturraranen, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute; haurren sarrerak, aldiz, sei euro balio du. Ekintzan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da 943-83 53 89 zenbakira deituta ala iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzita.