Gabonetako apaingarriak elementu naturalekin egiteko tailerra eskainiko du abenduaren 13an, igandearekin, Aiako Iturraran paketxeak. Basoko elementuak erabiliko dituzte eskulanak egiteko: adarrak, hosto lehorrak eta pinaburuak, besteak beste.
Joan den astean ere egin zuten tailerra, eta tokirik gabe gelditu zirenez batzuk, beste bi saio antolatu dituzte abenduaren erdialderako. Aurreneko saioa 10:15-11:45 artean egingo dute, eta bigarrena, 12:15-13:45 artean. Izena emateko epea zabalik dago bietarako. Telefonoz har daiteke tokia 943-83 53 89 zenbakira deituta, edo idatziz, iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.
Tailerra 8 euro kostatuko zaie helduei, eta 6 euro, 12 urtera arteko umeei.