Aiako III. Trikiti Jaialdia ospatuko dute abenduaren 19an

Julene Sorarrain

Aiako I. Trikiti Jaialdiako momentu bat. (Julene Sorarrain)

Aiako Udalak hirugarren urtez jarraian antolatu du musika hitzordua, eta aurrrerago jakinaraziko du aurten parte hartuko duten trikitilarien zerrenda.

Aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita, Aiako Udalak hirugarren aldiz antolatu du Trikiti Jaialdia. Hain zuzen ere, abenduaren 19an, larunbatez, ospatuko dute hitzordu handia Probalekuan.

Egitarauari dagokionez, udalak aurrerago jakinaraziko du zer ordutan hasiko diren emanaldiak, eta noski, zein trikitilarik hartuko duten parte aurten. Aurreko edizioetan afaltzeko aukera ere izan zen Euskal Parrillaren eskutik, baina informazio hori ere aurrerago zehaztuko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide