Gaur hasiko dira Altzola auzoko San Roman jaiak

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, Altzola auzoko jaiak.

Festa giroan murgilduta izango dira Altzolan gaur eta igandean. Hain zuzen, sanromanak ospatuko dituzte bi egun horietan, eta erromeriak, auzo bazkariak eta hamaiketakoa prestatu dituzte aurtengo egitarauaren barruan. 

Aiako Altzola auzoa San Roman jaietan murgilduko da gaur. Hain zuzen ere, bi egunez ospatuko dituzte auzo horretako festak. Besteak beste, auzo bazkariak, erromeriak eta haimaketakoa egingo dituzte gaur eta igandean.

Egitaraua

Gaur, asteazkena

  • 14:00. Bazkaria. Txartelak 35 euroan daude salgai. Erreserba egiteko, 688 650 362 eta 629 335 403 zenbakietara deitu daiteke.
  • Ondoren, erromeria.
  • Eguna amaitzeko, txokolate jana eta pintxoak.

Azaroak 22, igandea

  • 11:00. Hamaiketakoa, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta.
  • 14:00. Bazkaria. Txartelak 35 euroan daude salgai. Erreserba egiteko, 688 650 362 eta 629 335 403 zenbakietara deitu daiteke.
  • Arratsaldean, erromeria.
  • 20:30. Festei amaiera emateko txokolate jana eta pintxoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide