Urdanetako sanmartinetara joateko autobus zerbitzu berezia jarriko dute larunbat gauean

Julene Sorarrain

Ulacia enpresako autobusa. (utzitakoa)

Autobusa Zarauzko Agoues biribilgunetik aterako da, Urdanetara igotzeko. Ondoren, Zarautzera jaitsiko da berriro, eta, Aiarako bidean, Laurgain auzotik barrena igo eta Andatzatik jaitsiko da, Orioko tren geltokira iritsi arte.

Aiako Udalak, Ulacia autobus enpresarekin elkarlanean, zerbitzu berezia eskainiko du larunbat gauean, Urdanetako San Martin jaietara joan-etorriak egiteko.

Autobusa Zarauzko Agoues biribilgunetik aterako da, Urdanetara igotzeko. Ondoren, Zarautzera jaitsiko da berriro, eta, Aiarako bidean, Laurgain auzotik barrena igo eta Andatzatik jaitsiko da, Orioko tren geltokira iritsi arte.

Gainera, Zarautzetik Aiarako bidean, 04:14ean eta 06:15ean ez ezik, autobusa errepide nagusitik igaroko da, Eguzki tabernan geldialdia egiteko. Autobusak 30 lagunentzako lekua izango du.

ZARAUTZ URDANETA ZARAUTZ AIA ORIO
23:55 00:10 00:25 00:45 01:05
01:45 02:00 02:15 02:35 02:55
03:45 04:00 04:15 04:35 04:55
  06:00 06:15 06:35 06:55

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide