Basoko elementuekin Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute Iturraranen

Julene Sorarrain

Gabonetako oroigarriak. (Iturraran parketxea)

Azaroaren 22an egingo dute tailerra Aiako parketxean, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Basoko elementuak jasoko dituzte lehen, eta ondoren, Gabonetako apaingarriak sortuko dituzte horiekin.

Gabonen atarian, Aiako Iturraran parketxeak "basoko altxorrak apaingarri" bihurtzeko tailerra antolatu du. Azaroaren 22an, igandearekin, izango da hitzordua parketxean bertan, eta izen ematea dagoeneko zabalik da.

Tailerrari ekin baino lehen, parte hartzaileak 10:30ean elkartuko dira basoko elementuak jasotzeko, besteak beste, adarrak, pinaburuak edota hosto lehorrak. Ondoren, bildutako materialarekin, Gabonetarako apaingarri "magiko eta pertsonalizatuak" sortuko dituzte.

Jardueran parte hartzeko, interesdunek 943-83 53 89 zenbakira deitu ala iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi dezakete. Helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte; 12 urte bitarteko haurrek, berriz, sei euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide