Eskaintza zabala izango da azaroan Aiako ludotekan eta gaztelekuan

Julene Sorarrain

Mus txapelketa bat, artxiboko irudian.

Gaur arratsaldean gaztelekura gerturatzen diren gazteek mus txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Ludotekan, berriz, bingo musikatua antolatu dute Haur Hezkuntzakoentzat. 

Zabalik dira dagoeneko Aiako ludotekako eta gaztelekuko ateak, eta hilabete honetan askotariko jarduerak eskainiko dituzte herriko haur eta gaztetxoentzat bi espazio horietan. 

Ludoteka ostiral eta larunbatetan dago zabalik Haur Hezkuntzako umeentzat, 17:00etatik 20:00etara, eta honakoa izango da hilabete honetako eskaintza:

  • Gaur, ostirala. Bingo musikatua.
  • Azaroak 13, ostirala. Jolas berrien eguna.
  • Azaroak 20, ostirala. Altxorraren bila herritik.
  • Azaroak 27, ostirala. Egun berezia. Informazio gehiago aurrerago.

Gaztelekua, berriz, ostiraletik igandera egongo da erabilgarri, LH 1tik LH 6ra bitarteko gaztetxoentzat, eta honako jarduerak eskainiko dituzte asteburu honetan:

  • Gaur, ostirala. Mus txapelketa.
  • Bihar, larunbata. Ekintza antolaketa.
  • Etzi, igandea. Topaketa, gabonetako eskaintza antolatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide