Eskuz banakako hiru neurketa jokatuko dituzte gaur Aian

Julene Sorarrain

Aiako udal pilotalekua. (Julene Sorarrain)

Guztira hiru pilota partida jokatuko dituzte alebin eta infantil mailako pilotariek, Aiako frontoian. Tartean, Orioko Ospele klubeko ordezkariak lehiatuko dira. 

Aiako Udalak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, pilota jaialdi berezia egingo dute gaur iluntzean herriko pilotalekuan.

Guztira, hiru partida jokatuko dituzte, 19:30ean hasita. Eskuz banakako errendimenduko lehen mailako alebinek emango diote hasiera jardunaldiari. Villabonako (Gipuzkoa) Behar Zana klubeko Larrañaga eta Lazkaoko (Gipuzkoa) Lapke klubeko Ferreira izango dira aurrez aurre.

Jarraian, eskuz banakako errendimenduko lehen mailako infantilen txanda izango da. Behar Zanako Etxarrik eta Alegiako (Gipuzkoa) Intxurre klubeko Ipentzak neurtuko dituzte indarrak.

Azkenik, eskuz banakako errendimenduko bigarren mailako infantilak arituko dira lehian. Ospeleko Brit eta Arrasateko (Gipuzkoa) Eraña izango dira azken norgehiagokako protagonistak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide