Iban Aldalur palista aiarra, Irun Hiria Torneoko txapeldun

Onintza Lete Arrieta

Astigarraga eta Aldalur, finala irabazi berritan. (Aiako Pala Taldea)

Larunbatean irabazi zuen lehenengo mailako txapelketa, Astigarragako Asier Luluaga atzelariarekin batera. 

Larunbatean Irun Hiria Torneoko txapela jantzi zuen Aiako Pala Taldeko Iban Aldalurrek. Lehenengo mailako txapelketa irabazi zuen, Astigarragako Asier Luluaga atzelariarekin batera.

Partida gogor baten ostean, 25 eta 24 irabazi zuten Arizmendi-Arriaga bikotearen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide