Itxura berrituarekin topo egin dute Aristerrazuko plazara bertaratu diren erromeria zaleek denboraldi hasiera berri honetan. Izan ere, lehengo estalpe zaharra kendu, eta berria jarri du Aiako Udalak.
Itxura politagoa edukitzeaz gain, azpiegitura bera ere sendoagoa da. Lan hori egitearekin batera, plazako argiztapena hobetu ere egin du udalak. Eta, oholtza gainean ere izan da aldaketarik, atzeko dekoratua ere berria baita, albiste honetako argazkietan ikus daitekeenez.
(Argazkiak: Aristerrazu)