Orientazio jokoa eta Agorregira bisita antolatu ditu Iturraran parketxeak asteburu honetarako

Onintza Lete Arrieta

Agorregi ingurua. 

Larunbatean eta igandean izango da familiei zuzendutako orientazio saioa, eta igandean, berriz, Agorregiko burdinolara eta errotara bisita. 

Aiako Iturraran parketxeak asteburu honetarako ere antolatu ditu herritarrentzat jarduerak. Batetik, familiei zuzendutako orientazio jokoa egiteko aukera egongo da. Udazkeneko altxorrak: orientazio jolasa familian izenburupean, larunbatean eta igandean eskainiko dute ekintza hori. Igandean beste hitzordu bat ere egongo da, Agorregiko burdinola eta errota bisitatzeko aukera egongo baita. 11:15ean euskaraz egiten dituzte bisitak, eta 12:00etan, berriz, gaztelaniaz.

Batean zein bestean parte hartzeko, 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu behar da tokia hartzeko, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua bidali. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide