Aritz Erasunek eta Aitziber Arruabarrenak girotuko dute bihar Aristerrazu plaza

Julene Sorarrain

Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena, artxiboko irudian.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Abian da erromeria denboraldi berria Aiako Andatza auzoan. Hain zuzen ere, igandero, festa izango da protagonista Aristerrazu plazan.

Bihar, zehazki, Aritz Erasunek eta Aitziber Arruabarrenak izango dute plaza girotzeko ardura. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide