Zabalik da Aiako Gabonetako Azokan postua jartzeko epea

Julene Sorarrain

Iazko azokako postu bat. (Julene Sorarrain)

Aiako Udalak jakinarazi du abenduaren 20an ospatuko dela aurten azoka, eta bere produktuak saldu nahi dituenak azaroaren 9a baino lehen eman beharko du izena.

Abenduaren 20an, igandearekin, egingo dute aurten Aian Gabonetako Azoka, eta Aiako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela bertan postua jartzeko izena emateko epea. Eskaera idatziz egin behar da, turismoa@aia.eus helbide elekronikora mezua bidalita, eta izena emateko azken eguna azaroaren 9a izango da, astelehenarekin.

Aurreko urteetan bezala, Probalekuan jarriko dute azoka, eta bertaratzen direnek askotariko produktuak erosi ahalko dituzte, besteak beste, arropa eta osagarriak, jostailuak, landareak, edota gazta eta gozokiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide