Eskuragai dira Neomak taldeak azaroaren 28an emango duen kontzerturako sarrerak

Julene Sorarrain

Neomak musika taldea.

Neomak taldearen Lazturak orbain disko berriko doinuak entzuteko aukera izango da azaroaren 28an, larunbatarekin, Aiako Probalekuan. Emanaldirako sarrerak dagoeneko eskuragai dira online. 

Aiako Probalekuko kultur eskaintzaren barruan, kontzertua eskainiko du Neomak taldeak azaroaren 28an, larunbatarekin, iluntzeko 22:00etan.

Lazturak orbain Neomak taldearen bigarren diskoa da eta Probalekuko oholtzan aurkeztuko dituzte azken laneko kanta berriak. Diskoa "aldaketa prozesuen aurrean barne bidaia bat" dela kontatu dute taldeko partaideek, eta kantu bakoitza "barne zein kanpo beldurrei begiratzeko toki desberdin bat" izango da; "horrek irudikatuko du etengabeko aldaketa".

Emanaldirako sarerrak dagoeneko eskuragai dira Musikaze atari digitalean, 15 euroan. Egunean bertan, aldiz, 20 euroren truke erosi ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide