'Aitatxo' dokumentala eskainiko dute ostiralean Aiako Kultur Etxean

Julene Sorarrain

Aitatxo dokumentalak seme edo alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da gaian sakontzeko, dokumentaleko sortzaile Anakotz Lasarterekin batera.

Aiako Udalak antolatuta, Aitatxo dokumentala proiektatuko dute ostiralean, 18:00etan Kultur Etxean. Dokumentalak seme edo alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Zehazki, bizipen horretatik igaro behar izan duten lau aiten testigantzen bitartez, dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azaltzen dute dokumentalean, "gizarteak duen genero begirada apurtuz, amak gutxietsi gabe, aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, eta aldi berean, esperantza mezu bat zabalduz".

Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da gaian sakontzeko, dokumentaleko sortzaile Anakotz Lasarterekin batera. Ekitaldia irekia eta doakoa izango da publikoarentzat, aforoa bete arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide