Aiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurtengo festetan antolatutako ekimen solidarioei esker, guztira 3.500 euro bildu dituzte. Hain zuzen ere, asteazkenean Gautena elkarteko ordezkariarekin bildu ziren, bildutako dirua elkarteari emateko eta haren lana babesten jarraitzeko.
Udalak, halaber, eskerrak eman dizkie ekimen horietan parte hartu eta ekarpena egin duten herritar guztiei.