Udako etenaldiaren ostean, bueltan da Probalekuko kultur eskaintza Aian. Hala, larunbat gauean Trajea antzezlana taularatuko dute Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreek, 22:00etan hasita. Istorioa saltoki handietako merkealdiaren lehen egunean gertatzen da. Txalo Produkzioaken lana da, eta Begoña Bilbaok zuzentzen du.
Sarrerak 10 euroan eros daizke Aiako Kultur Etxean nahiz esteka honetan. Egunean bertan leihatilan ere erostea egongo da sarrera, 13 euroan.