Trikitiarekin girotu dute Laurgainen igande arratsaldea

Maddi Txintxurreta

Lagun talde bat Laurgainen dantzan. (Utzitakoa)

Laja eta Lutxurdio trikitilariek dantzan jarri zituzten auzotarrak atzo arratsaldean. Bihar, berriz, San Migel eguna ospatuko dute Laurgainen.

San Migel jaietan murgilduta dago Laurgain auzoa, eta trikitiarekin amaitu zuten ekintzaz betetako asteburua. Azkoititik etorriko trikitilariek, Laja II. a eta Lutxurdiok, dantzan jarri zituzten auzotarrak atzo arratsaldean. 

Gaur atseden hartuko dute Aiako auzoan, baina bihar San Migel eguna ospatuko dute. Mezarekin hasiko dute eguna, 10:30ean, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute denek elkarrekin. Herri kirol saioarekin amaituko dituzte jaiak. Harrijasotzen Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Mikel Lopetegi Urra ibiliko dira, eta aizkoran, berriz, Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a. Trikiti doinurik ez da faltako giroa alaitzeko, eta antolatzaileek bertako nahiz inguruko herrietakoak gonbidatu dituzte Laurgaingo sanmigelez gozatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide