Alinea enpresari esleitu diote Urdanetako urbanizazio obren proiektuaren idazketa

Julene Sorarrain

Urdaneta auzoa, airetik ikusita. (Aiako Udala)

Aiako Udalak jakitera eman duenez, Alinea enpresak idatziko du Urdaneta auzoko urbanizazio obren proiektua, 37.000 euroren trukean. Auzoa "egokitzeko, hobetzeko eta ingurunea berritzeko proiektu estrategikoa" izango delakoan dago erakundea.

Aiako Udalak aste honetan jakitera eman duenez, Alinea enpresari esleitu diote Urdaneta auzoko urbanizazio obren proiektua idazteko lana, 37.000 euroren trukean. Iazko abenduko udalbatzarrean eman zuen proiektu horren berri udalak, eta nabarmendu zuen, Aiako aurrekontuaren laurdena –1,4 milioi euro–, inbertsioetara bideratuko zutela, tartean Urdaneta auzoaren berrurbanizaziora.

Lehen fasea egiteko 900.000 euroko partida jaso zuen udalak, hain justu. "Auzoa egokitzeko, hobetzeko eta ingurunea berritzeko proiektu estrategikoa da, eta urdanetarrek eskatutakoa eta erabakitakoa", esan zuen EAJren udal gobernuak abenduko bilkuran. "Aurten erabaki dute aurreproiektu ezberdinen artean zein nahi duten, eta orain, aukera hori aurrera eramateko proiektua idaztea eta gauzatzen hastea tokatzen da", adierazi du erakundeak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide