Gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute Zarauzko Euskal Jai egunerako

Julene Sorarrain

Alustiza enpresako autobusa.

Aiako Udalak, Alustiza Bidaiak enpresarekin elkarlanean, gaueko autobus zerbitzua indartuko du Zarauzko Euskal Jai egunean Aiara eta Oriora joan-etorriak egiteko.

Datorren asteazkenean, irailaren 9an, Euskal Jai eguna ospatuko dute Zarautzen, eta Aiako eta Orioko herritarrei joan-etorriak errazteko, gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Aiako Udalak, Alustiza Bidaiak enpresaren laguntzarekin.

Egun horretan, gaueko zerbitzuak izango dira 22:05ean, 00:05ean, 02:05ean eta 03:05ean Zarauztik. Autobusa Aiatik 22:25ean, 00:25ean, 02:25ean eta 03:25ean igaroko da, eta Oriora 22:45ean, 00:45ean, 02:45ean eta 03:45ean iritsiko da.

Zarauzko lehen geldialdia Eguzki tabernaren parean egingo da, eta herriko gainontzeko geltokietatik ere igaroko da. Aiatik Oriora jaisterakoan, berriz, azken geldialdia tren geltokian egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide