Aiako Udalak eskaintzen zuen podologia zerbitzua eten egin behar izan zuten bere momentuan, ordura arte herrira bertaratzen zen podologoak utzi eta gero. Udalak, ordea, zerbitzua emango duen beste profesional bat aurkitu du, eta urtarrilaren 10etik martxan izan da zerbitzu hori herrian.
Hain zuzen ere, datorren hitzordua larunbat honetan eskainiko dute, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako Aiako udaletxera deitu beharko dute, 943-13 11 44 telefono zenbakira.