Taloak egiteko tailerra eskainiko dute Iturraranen hilaren 14an eta 21ean

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 8a

Taloak egiten Iturraran parketxean. (Aran Aldai)

Ordubeteko saioa izango da, eta tokia aurrez hartzea beharrezkoa da. 12 urtera artekoek sei euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, zortzi. Ozar-izarrak ikusteko aukera ere egongo da hilaren 14an eta 15ean. 

Iturraran parketxeak talo tailerra antolatu du abuztuaren 14rako eta 21erako. Ordubeteko saioak izango dira, 13:00etatik 14:00etara burutzekoak, eta parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman beharko dute 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Informazio gehiago nahi dutenek ere bi bide horiek erabili ahalko dituzte. 

Talo tailerra ordainpekoa da: 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek sei euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik gorakoek, berriz, zortzi. 

Bestalde, Parketxeko arduradunek gogorarazi dute hurrengo astean ozar-izarrak ikusteko aukera ere egongo dela. Zehazki, hilaren 14an eta 15ean egingo dute irteera, Jesus Arregi adituaren eskutik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide