Askotariko arrazatako ganaduen enkantea izango da bihar Aian

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 25a

Hainbat abelburu.

Askotariko arrazatako ganaduen 34. enkantea izango da bihar Testaje Zentroan egingo dutena. 12:00etan hasiko da enkantea, eta orotara, 24 abelburu aterako dituzte.

Askotariko arrazatako ganaduen 34. enkantea izango da bihar, igandez, Aiako Testaje Zentroan. Batetik, limusin arrazako haragitarako idisko ugaltzaileak salduko dituzte; eta bestetik, blonda eta limusin arrazetako ugalketarako hainbat abelburu. 11:45ean egingo dute aurkezpena, eta 12:00etan hasiko da enkantea. Orotara, 24 abelburu aterako dituzte, eta aurrez aurre gauzatuko dute enkantea.

Enkantean izango den ganaduaren gehienagoa Gipuzkoako baserrietakoa izango da; gainerakoan, zortzi izango dira Bizkaikoak eta bi Arabakoak. Bloda arrazako abelburuek 4.200 euroko irteera prezioa izango dute; limusinen kasuan, berriz, 3.800 eurokoa RJ izendapena dutenek eta 3.000 eurokoa RP izendapendunek. Gero, haragitarako limusin arrazako dozena bat idisko aterako dituzte enkantera, 3.000 euroko abiatze prezioarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide