Bihar hasiko dituzte santioak Aiako Santio Erreka auzoan, eta Aiako Udalak iragarri du gau batzuetan autobus zerbitzu berezia egongo dela auzotik herrigunera bueltatzeko.
Zehazki, honako orduetan egongo dira autobusak: uztailaren 18an, 24an eta 25ean, Santio Errekan 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan aterako dira autobusak herrigunera, eta hamar minutu geroago iritsiko dira Aiara.
Hilaren 30 gauean, berriz, 00:00etan eta 02:00etan aterako dira autobusak festagunetik herrigunerantz.