Uztailaren 12an, igandearekin, Agustin Aldalur zenaren 90. urtebetetzea izango da, eta egun berezia ospatzeko, Getariako Salbatore Deuna abesbatzak kontzertua antolatu du Aiako San Esteban elizan. Goizeko 10:30ean hasita, meza abestua eskainiko dute, eta ondoren, kontzertuaren txanda izango da.
Organo jole eta txistularia izan zen Aldalur, eta 1990ko Urtezahar egunean organoa jotzen ari zela zendu zen. Getariako abesbatzarekin ere lotura zuzena zuen aiarrak, izan ere, abesbatzako zuzendaria haren anaia da.