Gaurtik igandera jarraituko du festa giroak Elkano eta Andatza auzoetan

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 3a

Andatza auzoan hamaiketako ederraz gozatu zuten San Pedro egunean. (Onintza Lete Arrieta)

Sanpedroez gozatzen jarraituko dute auzotarrek datozen hiru egunetan. Festak su artifizialekin agurtuko dituzte Andatzan; Elkanon, berriz, Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioarekin. 

Joan zen San Pedro eguna, eta baita izen bereko festak ere hainbat herri eta auzotan. Beste zenbait tokitan, ordea, jai giroan murgilduta jarraituko dute asteburu honetan ere. Hala egingo dute, esaterako, Aiako Andatza eta Elkano auzoetan. 

Hona hemen bi gune horietako egitarauak.

Andatza auzoa

Uztailak 3, ostirala

  • 16:30. Oilasko bilketa egingo dute auzoko gazteek, baserriz baserri, Zabale eta Erkizi trikitilariek girotuta.
  • 21:30. Mus txapelketa azkarra. Izen ematea 21:30etik 22:00etara.

Uztailak 4, larunbata

  • 20:00. Poteoa, DJ Indatek girotuta.
  • 21:30. Afaria, Euskal Parrillaren eskutik.
  • Jarraian, DJ Indateren saioa goizalderarte.

Uztailak 5, igandea

  • 17:30. Emakumeen Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketa.
  • Jarraian, sagardo dastaketa eta erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik. Elkartean afariak emango dituzte. Mahaia erreserbatzeko, 669 57 93 51 zenbakira idatzi daiteke.
  • 23:30. Su artifizialak jaiei amaiera emateko.

Elkano auzoa

Uztailak 3, ostirala

  • 17:30. Haurrentzako jolasak.
  • 20:30. Parrillada, auzoko frontoian.
  • 23:00. DJ Indate, goizalderarte.

Uztailak 4, larunbata

  • 21:00. Auzo afaria. Txartelak Gazteategi tabernan eskuratu ahalko dira.
  • Ondoren, erromeria Ostolaza eta Larrañagaren eskutik.

Uztailak 5, igandea

  • 11:00. Ospakizuna.
  • 12:00. Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolarien finala.
  • 17:00. Infantilen esku pilota partida: Domingorena-Eizmendi eta Murua-Iturrioz bikoteak.
  • Jarraian, Jokin eta Eneko Bidezabal anaien arteko desafioa.
  • Egun osoan zehar, Izer eta Narbaiza trikitilariak auzoa girotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide