Borrokaldi ikuskizunak hartuko du Aiako Probalekua otsailaren 28an. Guztira 28 borrokalari igoko dira ring gainera, eta kickboxing eta K1 modalitateetan lehiatuko dira beren artean.
Lehiaketak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ikuskizunerako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Kultur Etxean, 15 euroan. Hala ere, egunean bertan erosteko aukera izango da, 20 euroren truke.