"Faxismoaren aurka, feminismoa" aldarrikatu dute aiarrek Martxoaren 8 arratsaldez

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 8a, 19:50

Aiako Talde Feministak deituta egin dute manifestazioa herriko kaleetan zehar, eta kanturik ez dute falta izan ibilbidean zehar nahiz amaieran. Eguna amaitzeko, emakumeen afaria egingo dute.

Martxoak 8 ditu gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta aiarrek arratsaldean egin dute urteroko mobilizazioa. Aiako Talde Feministak egindako deialdiari erantzunez, pare bat dozena lagun abiatu dira plazatik Faxismoaren aurka, feminismoa lelopean.

Herriko kaleak zeharkatu dituzte txistu eta zarata artean, eta kanturako tartea ere izan dute, Aiako emakumeen kopla izeneko bertsoa abestu baitute ibilbidean zehar: Aian emakume pila/ altxa gora ukabila/hemen gaudela esango degu/etortzen badira gure bila!

Plazan amaitu dute manifestazioa, eta han ere kantuan jardun dute. Bukaerarako beste kantu bat hautatu dute, Konplize ditut eta maite ditut denak izeneko bertso ezagunak.

Eguna borobiltzeko, afaria egingo dute Alkarren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide