Dagoeneko prest dute Martxoaren 8ko egitaraua Aian. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola manifestazio "zaratatsua", poteo girotua eta egunari amaiera emateko herria afaria.
18:30ean hasiko da manifestazioa, eta aurretik zapi moreak salduko dituzte, bost euroan. Ondoren, 19:30ean, kalejira eta poteoa egingo dituzte herriko kaleetan zehar. Elkarretaratzea aprobetxatuz, taldeko argazkia aterako dute herriko plazan, eta egunari amaiera biribila emateko, emakumeen herri afaria egingo dute.
Herri afarirako txartelak eskuragai egongo dira Iturriozenan otsailaren 28ra arte. Bestalde, banderola moreak dagoeneko eros daitezke udaletxean, bost euroan.