Urtea Elizagoien ahizpekin hasiko dute Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Elizagoien ahizpak. (Utzitakoa)

2025a umoretsu eta giro paregabearekin hasteko, erromeria saioa antolatu dute gaur arratsalderako Andatzan.

Aristerrazuko plazan trikiti doinuei eutsi diete Gabon hauetan ere, eta urte berria ere hala hasi nahi dute: dantzan eta musika alaia eskainiz.

Gaurkoan Elizagoien ahizpak igoko dira oholtzara, eta ohi bezala, 18:00etatik 21:00etara ariko dira trikitiarekin eta panderoarekin. Tarte horretan, zabalik egongo da taberna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide