Elustondo anai-arrebak igoko dira Aristerrazuko oholtzara gaur arratsaldean

Julene Sorarrain 2024ko abe. 8a, 09:00

Jon eta Agurtzane Elustondo anai-arrebak. (utzitakoa)

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, gaurkoan Jon eta Agurtzane Elustondo anai-arreba legazpiarrak igoko dira oholtza gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide