Arkaitz Allur, Ekaitz Lekuona eta Maddalen Arzallus igoko dira Aristerrazuko oholtzara

Julene Sorarrain 2024ko aza. 30a, 09:00

Jendea dantzan Aristerrazuko erromerian. (utzitakoa)

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek gaur arratsaldean.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, biharkoan Arkaitz Allur, Ekaitz Lekuona eta Maddalen Arzallus igoko dira oholtza gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide