Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da Azaroaren 25a, eta Aiako Talde Feministak bi ekintza antolatu ditu herritarrek sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
Batetik, bihar, helduentzako poesia emanaldia izango da Kultur Etxean. 12:00eta da hitzordua, eta Mejillon Tigre kolektiboak eskainiko du Hitz esana izeneko saioa. Sarrera doakoa da, baina antolatzaileek borondatea eskatuko die gerturatzen direnei.
Hurrengo egunean, Azaroaren 25a, 18:30ean giza katean aterako dira Etxetxotik, eta ondoren, elkarretaratzea egingo dute.