Bihar itzuliko da erromeria Aristerrazura

Onintza Lete Arrieta

Erromeria saioa Aristerrazun.

Azken asteetan ez da trikiti doinurik eta dantza saiorik izan Andatzako plazan, Aiako auzoetako festak eta haietako erromeriak errespetatze aldera.

Azken hiru asteetan ez dute erromeriarik ospatu Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Izan ere, inguruko auzo batzuetan sanmartinetan murgilduta ibili dira, eta festa horiek nahiz horietako erromeriak errespetatu nahi izan dituzte antolatzaileek.

Festa horiek pasatuta, ordea, bihar berriro izango da erromeria Aristerrazun, eta oraingoan Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga igoko dira oholtzara. Ohi bezala, dantzaldia 18:00etan hasiko da, eta 21:00 arte iraungo du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide