Aiako pilotariek lehenengo mailarako txartela izango duke jokoan bihar

Julene Sorarrain

Ezkerretik hasita, Lizaso-Aldalur eta Zubiria-Goitia bikoteak. (Aiako Pala Taldea)

Aiako pilotalekuan lehiatuko dira bihar, 19:30ean hasita, Tolosako Beotibar taldearen aurka.

Aiako Pala Taldeko pilotariak Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren aurreko asteburuan eta oraingoan, hurrengo urtean lehenengo mailan jokatu ahal izateko txartela izango dute jokoan.

Aiako pilotalekuan izango da norgehiagoka, bihar, 19:30ean hasita. Tolosako Beotibar taldearen aurka lehiatuko dira Lizaso eta Aldalur bikotea. Hori horrela, pala taldeko kideek deialdia egin die herritarrei "tolosarren aurka dugun partida honetara etor daitezen gure pilotariak hauspotzera".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide