Single berria argitaratu du Esti Markez abeslariak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 5a, 17:00

Ondoan ez izatea singlea aurkeztu du, eta urriaren 18an ikusiko du bere bakarkako bigarren diskoak: Atenporal.

Esti Markezek urriaren 18an argitaratuko du Atenporal bere bakarkako bigarren diskoa, eta aurrerapen gisa, Ondoan ez izatea singlea aurkeztu berri du. Josu Ervitik ekoiztu du, eta Ianire Aranzaberen (Esanezin) kolaborazioa izan du. Aiora Poncek zuzendu eta editatu du bideoklipa.

Hain justu, datorren hilean herrian bertan eskainiko du kontzertua Markezek; azaroaren 30ean Probalekuan joko du, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

2022an argitaratu zuen bakarkarko bere aurreneko lana Aiako abeslariak Hitzekin Jolasean izenburupean. Eñaut Elorrieta, Mikel Markez eta Garazi Esnaola bezalako kolaborazioekin osatu zuen diskoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide