Ludotekan eta Xatur gaztelekuan izena emateko epea zabalik dago

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 28a, 08:00

Aiako gaztelekua.

Gaztelekua ostiral arratsaldeetan egongo da zabalik Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta Haur Hezkuntzako umeek, berriz, astelehen eta asteazken arratsaldeetan edukiko dute ludoteka zerbitzua.

Aiako Udalak ludoteka eta gazteleku zerbitzuak eskainiko dizkie herriko ume eta gaztetxoei astean zenbait orduz, eta zerbitzu horiez baliatu nahi duten familiek zabalik dute izena emateko epea, kultur etxean.

Ludoteka astelehen eta asteazkenetan egongo da zabalik Haur Hezkuntzako umeentzat, 16:30etik 19:00etara, eta bost euro kostako da hileko.

Xatur gaztelekua, berriz, ostiraletan egongo da erabilgarri. LH1, LH2 eta LH3ko haurrek 16:30etik 18:00etara erabiliko dute; LH4, LH5 eta LH6ko gaztetxoek, berriz, 18:00etatik 19:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide