Anje Duhalderen eta Tapia eta Leturia Banden emanaldiak antolatu dituzte Aiako festak ixteko

Onintza Lete Arrieta 2024ko uztailaren 31

Anje Duhalde.

Datorren astean, abuztuaren 6tik 10era, jaietan murgilduta ibiliko dira aiarrak, eta egitaraua prest dute dagoeneko: ohi bezala, San Donato eta San Lorentzo egunak nahiz Umeen Eguna ospatuko dituzte jaien barruan.

Larunbat honetan Gazte Egunak giroa bero-bero utzi, eta datorren astean, asteartetik aurrera, festa lehertuko da Aian. Egitarau oparoa prestatu dute adin guztietako herritarrentzat, eta amaiera borobila emango diete festei, puntako musikarien emanaldiak iragarri baitituzte: Anje Duhalde eta Tapia eta Leturia Band.

Bestalde, gaur bertan, Aiako Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera. Herriko Eskuzko Pilota Txapelketaren finalak datorren astean, abuztuaren 7an, asteazkenarekin, izango dira. 

Gaur, uztailak 31:

  • 16:00. Aiako Pala Txapelketako finalak.

Abuztuak 6, asteartea:

  • 19:00. Jaien hasierako txupinazoa. Jarraian, kalejira buruhandiekin.
  • 21:30. Herri afaria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Abuztuak 7, asteazkena, San Donato eguna:

  • 07:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
  • 07:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 09:30. Aiako bolo txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat. Izen-ematea egunean bertan, 09:30-11:30 bitartean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko Eskuzko Pilota Txapelketaren finalak.
  • 13:00. Lady Carrot taldearen kontzertua plazan, bermut berezien dastaketarekin.
  • 16:00. Mus txapelketa, eskola berrian.
  • 18:00. Tonbola solidarioa.
  • 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
  • 22:30. Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu eta Aner Peritz. Gai jartzailea: Iñaki Gurrutxaga.
  • 00:00. Kontzertua: Itzal erromeria.

Abuztuak 8, osteguna, Umeen Eguna:

  • 09:30. Diana herriko kaleetan zehar, sorpresarekin.
  • 10:30. Haur jolasak HH2tik LH2ra artekoentzat. Plazan.
  • 12:00. Haur jolasak LH3tik LH6ra artekoentzat. Plazan.
  • 14:00. Familien bazkaria.
  • 16:30. Jolasak eta tailer bereziak Ponpotx kultur elkartearen eskutik. 
  • Ondoren. Kalejira buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Arimacool disko festa.
  • 22:30. Disko festaren jarraipena.
  • 01:00. DJ Indate.

Abuztuak 9, ostirala:

  • 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
  • 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak.
  • 19:00. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • Ondoren. Andoni Ollokiegi, eta pintxopotea Euskal Parrillarekin. Plazan.
  • 23:45. Karroza.
  • Ondoren. DJ-ak.

Abuztuak 10, larunbata, San Lorentzo eguna:

  • 07:00. Diana kaleetan zehar.
  • 07:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Pilota partidak. Lehen partidan, emakumezkoak: Larrarte-Erasun vs. Arrillaga-Mendizabal. Bigarren partidan, gizonezkoak: Victor-Albeniz vs. Orbegozo-Oliden.
  • Ondoren. Herriko edadetuen bazkaria.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia: Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta IV. 4 Arroa harri jasotzeko finala.
  • Ondoren. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Anje Duhalderen kontzertua.
  • 23:30. Tapia eta Leturia Band eta Kilimak.
  • 01:00. Festen bukaerako traka zaratasua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide