Santio Erreka jaietako lehenengo egunean jendetza izan da

Andrea Zipitria

Santio Errekako jaietako lehenengo eguna izan zen larunbata, eta auzotarrek azaldu dutenez frontoia jendez bete zen. Fan&Go taldearekin erromeria eta oilasko biltzea egin ziren.

Santio jaiak ospatzen hasi dira auzotarrak. Auzotarrek azaldu dutenez, larunbatean jende asko bildu zen jaietako lehenengo egunean. Frontoia jendez beteta ekin zieten lehenengo ekintzei. Fan&Go taldearekin erromeria eduki zuten gerturatu zirenek, eta goizaldera arte luzatu zutenek oilasko biltzean hartu zuten parte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide