Hostozabalen kudeaketari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu Aiak datozen egunetarako

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 10a, 13:30

Bihar, ostegunarekin, eta hilaren 13an, larunbatarekin izango dira hostozabalen kudeaketari buruzko bi jardunaldiak. Aitor Onaindiarenek eta Beñat Recalderenek eskainiko dituzte. Aiako Udalak, Gipuzkoako Baso Elkarteak eta Basoa Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte hitzorduok.

Aiako Udalak, Gipuzkoako Baso Elkartea eta Basoa Fundazioarekin elkarlanean bi jardunaldi antolatu ditu Aian hostozabalen kudeaketari buruz jarduteko. Basoa fundazioko Aitor Onaindiaren eta Gipuzkoako Baso Elkarteko Beñat Recalderenek gidatuko dituzte saioak.
 
Lehenengo hitzaldia, bihar, ostegunarekin, izango da, 19:00etan hasita, kultur etxean. Bigarrena, berriz, hilaren 13an, larunbatarekin, egingo dute. 09:30etik aurrera elkartuko dira herriko plazan. Aiako Udalak, Gipuzkoako Baso Elkarteak eta Basoa Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte hitzorduok. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide