Hondakinen Mahaiak bihar egingo du bilera Aiako Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 20a, 08:00

Herritar bat hondakinen edukiontzi bat irekitzen, Aian.

Urola Kostako Udal Elkartea herriz herri ari da bilera irekiak egiten, hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.

Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia jarri du martxan UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak. Herriz herri, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jaso nahi dituzte, datorren urtean zerbitzua kudeatzeko kontratu berria esleituko delako. Horregatik, UKUErentzat "ezinbestekoa" da hobekuntzak egiteko iriziak jasotzea aurrez.

Eskualdeko herri guztietan egin dituzte bilerak, eta Aiakoa izango da azken hitzordua. Bihar 18:30ean elkartuko dira udal elkarteko arduradunak herritarrekin, kultur etxean. Bertan izango da Ion Arozena UKUEko lehendakaria ere; egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu hark.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide