Aiako Udalak eta Mattin Gizarte Abenturak gazteentzako udalekuak antolatu dituzte elkarlanean

Andrea Zipitria 2024ko eka. 11a, 13:30

DBHko eta batxilergoko ikasleentzat udalekuak antolatu dituzte Aiako Udalak eta Mattin Gizarte Abendurak. Bi eskaintza egin dituzte: udaleku irekiak, uztailak 1etik 21era arte izango dira, astean hiru egunez. Udaleku itxiak, berriz, uztailaren 22tik 25era bitartean izango dira. Hau da, lau egunetako iraupena izango dute; eta hiru gau.

DBHko eta batxilergoko ikasleentzat udalekuak antolatu dituzte Aiako Udalak eta Mattin Gizarte Abenturak elkarlanean. Bi eskaintza izango dute uda honetarako gazteek: Udaleku irekiak, uztailak 1etik 21era bitartean izango dira, astean bi egunez egingo dituzte eta egunpasa bat ere bai. Prezioari dagokionean 65 eurokoa izango da. Bestetik, udaleku itxiak edukiko dituzte gazteek. Kasu honetan, lau eguneko txangoa izango da eta hiru gau etxetik kanpo egingo dute lo. 120 euroko kostua izango du.

Izena emateko aukera dago dagoeneko, eta ostiralera arte egin ahal izango da. Horretarako, kultur etxera joan beharko dute interesatuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide