Gozategi eta Xabi Solano, besteak beste, igande honetako Aristerrazuko erromerian

Andrea Zipitria 2024ko eka. 8a, 10:00

Saio berezia antolatu du Andatza Erromeria Elkarteak igande honetarako. Gozategi, Xabi Solano eta Ander San Jose, Zubeldia eta Sukia, eta Arakama, Intxausti eta Larrañaga izango dira Aristerrazun, bihar arratsaldean.

"Izarrez" beteko da bihar arratsaldean Aristerrazu. Andatza Erromeria Elkarteak kartel oparoa antolatu du hitzordurako. Oholtzara igoko dira: Gozategi, Xabi Solano eta Ander San Jose, Zubeldia eta Sukia, eta Arakama, Intxausti eta Larrañaga.

18:00etan hasiko dira plaza girotzen, eta 21:00ak ingurura arte, errenkan igarako dira oholtza gainetik.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide