Aharoa Zuloagaren 'Sendabelarrak: aiarren ondare inmateriala' liburua sarean dago irakurgai

Andrea Zipitria 2024ko mai. 30a, 14:30

Orain arte, kultur etxean eta udaletxean egon da eskuragarri liburua. Orain, berriz, sarean ere jarri dute, hala nahiago dutenentzat.

Aharoa Zuloaga aiarrak argitaratu duen Sendabelarrak: aiarren ondare inmateriala liburua, sarean eskuragarri jarri du udalak, esteka honen bitartez. Paperean nahiago duenak, berriz, kultur etxean eta udaletxean ditu ale batzuk.

Sendabelarrei buruzko jakintza ahoz aho transmititu izan da mendeetan, eta hori liburu batean idatziz jaso du Zuloagak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide