Sara Azurzak kontzertua emango du asteburuan Aian

Andrea Zipitria 2024ko mai. 30a, 10:30

Sara Azurza musikagile eta abeslari donostiarraren azken lana entzuteko aukera izango da, larunbatean, Aiako probalekuan. Sarrerak salgai daude, internetez edo kultur etxean.

Sara Azurza musikagile eta abeslari donostiarrak bere lehen lan luzea, Hemen berriro, taularatuko du, larunbatean, Aian. Kontzertua probalekuan izango da, 22:00etan. Sarrerak salgai daude hemen edo kultur etxean, 10 euroan.

Soul, funk eta pop kutsua dute bere abestiek. Hala bertaratzen direnek, Ez ohildu edo Uste ustelak bezalako lanak entzuteko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide