Orain dela lau urte ez bezala, EH Bilduk irabazi ditu Eusko Legebiltzarreko bozak Aian. 435 herritarren babesa jaso du koalizio suberanistak, orain dela lau urte baino ia 100 bozka gehiago. Zehazki, 349 boza eskuratu zituzten 2020ko hauteskundeetan.
EAJ izan da bigarren indarra Aian, 398 boto lortuta. Ez du irabazi, baina boto gehiago lortu ditu EAJk ere aurtengo hauteskundeetan, 367 boza lortu baitzituen alderdi horrek 2020ko hauteskundeetan. Hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, guztira 18 herritarren babesa jasota, duela lau urte baino 7 bozka gehiago. Sumarrek, Alderdi Popularrak eta Ahal Dugu-Alianza Verdek, berriz, hamazazpi, hamaika eta bederatzi bozka jaso dituzte, hurrenez hurren.
Guztira 1.565 herritar zeuden deituta gaurkoan hauteslekuetara, eta horietatik 923 aiarrek eman dute botoa. Parte hartzea, beraz, %41,02koa izan da Aian.