San Donato eta San Lorentzo jaiak. Abuztuaren 5a, larunbata, Gazte Eguna:
- 11:30. Herri olinpiadak.
- 13:00. Txupinazoa.
- 14:30. Paella Lehiaketa Herrikoia. Sarrera 10 euro kostako da, eta jaietako kamiseta izango dute parte-hartzaileek opari. Paellek 14:30erako eginak egon behar dute. Antolatzaileek jarriko dituzte arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa. Parrilak ere piztuta izango dira. Talde bakoitzak bere sua, kazuela, mahai-tresnak eta prestatzeko beharrezko gainontzeko osagaiak eraman behar ditu.
- 16:30. Uretako puzgarriak, igerilekuan.
- 18:30. Elektrotxufla musik ibiltaria.
- 22:30. Kontzertuak: Skabidean, Kaos Etiliko eta Manitu.