2023ko udal eta foru hauteskundeak

EAJk irabazi du Aian

Andrea Zipitria 2023ko mai. 28a, 21:12

Azken hauteskundeetako joerari eutsiz EAJ nagusitu da Aian oraingoan ere. EH Bilduk zinegotzi bat galdu du eta sortu berri den Aiako Batzarre Burujabetzak udaletxean sartuko da, zinegotzi batekin. Hau da, sei zinegotzi izango ditu EAJk, lau EH Bilduk eta Aiako Batzarre Burujabetzak zinegotzi bat.

Goizean goizetik giro berezia antzeman da Aiako kaskoan, herriko auzo desberdinetako eta baserrietako auzotarrak gerturatu baitira herrigunera botoa ematera. Parte-hartzea %64, 40koa izan da, iaz baino %1,49 puntu txikiagoa.

20:00etan puntuan itxi dituzte hautetsontziak Aian, eta azkar egin dute kontaketa. Lehenengo udal hauteskundeetakoak kontatu dituzte. (Ez da ezustekorik izan), EAJk lortu baititu boto gehien Aian, 486 boto hain zuzen ere; dena den, jaitsi egin du, 2019an baino 63 boto gutxiago eskuratu baititu. Bestetik, 2019ko datuekin alderatuz, behera egin du baita ere EH Bilduk 385 boto jasota, 417 lortu zituen azkenekoan. Hortaz, sei zinegotzi lortu ditu EAJk eta lau EH Bilduk. Aiako Batzarre Burujabetzak berriz 105 boto lortu ditu, beraz, zinegotzi bat izango du udaletxean datozen lau urtetan. PSE-EEk 18 boto jaso ditu, aurreko udal hauteskundeetan baino 5 boto gutxiago. Bestalde, % 35,60ko abstentzioa izan da Aian udal hauteskundeetan, eta 10 boto zuri eta 9 baliogabe izan dira.

Honakoek osatuko dute udalbatza

2023ko eta 2019ko emaitzen konparaketa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide