Beste inon baino lehenago, Aian izan dira bisitan Olentzero eta Mari Domingi, herriko txikienen eskutitzak jasotzen eta haiengan sekulako ilusioa eragiten. Atzo, osteguna, egin zuten agerraldi berezia.
Herriko plazan elkartu ziren haurrak, gurasoak eta herritarrak, eta kantuan aritu ziren elkarrekin, inguruan Gabonetako zuhaitz handi dotorea eta danbolinetako gaztain erre usain ederra lagun zituztela.
Bihar, Gabon gau egunez, Gabon eskean ibiliko dira aiarrak. Goizean baserriz baserri egingo dute saioa, 09:00etan abiatuta. Arratsaldean, berriz, herrian zehar egingo dute bueltatxoa, 17:00etan hasita.