Euskara arnas

Jenny Ross: "Euskaraldiak gogorarazten dizu inportantea dela euskaraz egiten saiatzea"

Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 19:00

Ingalaterran jaioa, Jenny Ross Aiara iritsi zen senarra eta seme zaharrenarekin duela bederatzi urte. Ingeleseko irakaslea da hemen, eta adierazi duenez, jende askok hitz egiten dio Aian euskaraz. Euskararekin izan duen eta duen harremanaz aritu da hura Aitziber Arzallus kazetariarekin solasean, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen asteetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.

Ingalaterran jaioa, Jenny Ross Aiara iritsi zen senarra eta seme zaharrenarekin duela bederatzi urte. Ingeleseko irakaslea da hemen, eta adierazi duenez, jende askok hitz egiten dio Aian euskaraz. Ikasketa prozesuari dagokionez, azaldu du gorabeheratsua dela, "egun hobeak eta txarragoak" baititu. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Aitziber Arzallus kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako laugarren protagonista da Ross. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako laugarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko elkarrizketak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide